XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesucristoc eracutsi eutsan munduari guizon guztijen anaitasun eguijazcua; bacalduna (edo erregue) ta menbecua, zurija ta baltza, aberatsa ta abelguia, jaubia ta otseña, guizona ta emacumia, zarra ta gaztia, guztijoc gariala neba-arrebac eta anai-aiztac, Jaungoicuac sortu guenduzalaco, Adan eta Ebaren seme-alabac garialaco, eta aintzat Jesucristoc eta bere Amac artu guenduzalaco, eta, cristotar onac garianezquero, Elizamaren seme-alabac garialaco.

Elizamaren seme alabac izatiac, barriz, esan gura dau guizaz-ganetico bizitza bardin bat daucagula guztijoc, au da, Jaungoicuaren ezcar, aizquidetasun eta maitetasuna; Jaunaren aragui ta odolaz alicatu ta janarituten dogula bardin gueure gogua edo arimia; mai baten jarten gariala Goico jaunari bardin auxe artuten; danoc ichauten dogula zeruco jaubetasunian gueuri jagocun satija; eta alcarri lagundu biar deutsagula, arerijuac be laguntasun onetan ichi baric; baña anayac lez alcar maitatutian, uste izan baric guztijoc malla bardiña euqui biar dogula uri-batzarrian, edo quendu eztogula gura izan biar malla onen bardiñeztasuna; uri-alcartasuna eztalaco arpegui ez antz-irudi baco gauza-pillo bat, batsuc buru eta beste batsuc begui, oin eta escu diran gorputz oso bat baño.

Eguija da cristotar ascoc eztabela gueidia edo lagun-urcua anaitzat artu ta erabilten; baña osagueya ipini biar da Elizamaren esanac ondo eguitian, eta ez, ezelanbe, itzulazmendun eta odolguirodun anaitasun orretan.

Bada alcartasun deunga orren anaitasuna, da guizonaren maitetasuna guizona dalaco, Jaungoicuari ta bere laguijari jaramonic eguin baric; bacocharen zeindasunai, eta gueyago araguijarenai, beguiraturic, eta entzute, aberastasun eta azaletico ziricagueyai: maitetasun au, barriz, lurrecua, jauscorra, ta araguicoya da, gueure oraingo izaqueriaren baldintasunian deungaqueri ta gach ascotara jaurtiten gauzana.